Euskeraren astean txalaparta jotzen bederatzietan, klaseak hasi baino lehen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-ko lehenengo mailakoak jotzen ikasten dute.

Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol osatzen dute. Egur erabilienak haltza , gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario