jueves, 18 de abril de 2013

2 Egun Kanbokoegaz

2 Egun igaro genituen Kanbokoegaz. Beno,nik 2 egun ez nuelako trukaketarik egin eta.

Astelehenean heldu ziren Kanbokoak,goizeko 11:15 inguru.Jolastokira jaitsi ginen,eta guztiz lotsaturik gelditu ginen,haiek eta gu.  Harremana hasteko edo,aurkezpen bat egin genuen.  Geroago,Bilbora joan ginen,batzuk Kanbokoegaz autobusean eta beste batzuk trenez.  Bilbon,nahiko ibili ginen eta Plaza Barrian bazkaldu genuen.  Iparraldekoak alde batetik zeuden,eta gu berriz beste batetik.  Ez genuen elkarrizketa handirik,soilik noizbaitean zetozen zerbait eskaintzeko edo gu haiengana joaten ginen.  Komunikatze aldetik,Euskera berezia mintzatzen zuten,eta hitz batzuk ez zuten ulertzen.  Bazkaldu eta gero,Guggenheim museoa,Puppi eta abar ikusi genituen.Arratsaldeko 5-etan eskolara heldu ginen.


Bigarren egunean,Gernikara joan ginen.  Bertan museo bat bisitatu genuen, gero, Gernikako arbola ikusi genuen.  Bazkaltzera,Mundakara joan ginen eta han igaro genuen arratsalde guztia.  Egun horretan komunikabide gehiago egon zen,apur bat gehiago ezagutzen zirelako edo.  Arratsaldeko 5-etan eskolara heldu, eta Iparraldekoak Kanbora joan ziren.

Hurrengo 2 egunetan, trukaketa egin zutenak Kanbora joan ziren.




   

No hay comentarios:

Publicar un comentario