jueves, 18 de abril de 2013

Trukaketa (Naia L.)

    -Egun haietan hainbat ekintza egin genituen, ekintza batzuk eskolak antolatutakoak ziren, baina beste batzuk denpora librean egin genituen. Gehien gustatu zitzaidan ekintza (eskolak antolatutakoa) Kanbon egindakoa izan zen: herri kirolak; baina geure denpora librean egindako ekintzarik gogokoena haiekin hitz egiten egotea izan zen.
    -Lehenengo eguna (astelehena) haiek eskolara heldu ziren eta denen aurpegietan urduritasuna ikusten zen, haien aurpegietan eta geureetan. Hura egun polita izan zen baina pixka bat kostatu zitzaigun haiekin hitz egiten asteak. Egunik hoberena, nire ustez, eguaztena izan zen, lotsa alde batera utzi genuela zirudielako; haiekin normalean hitz egiten dogun bezela hitz egiten hasi ginelako eta lagunak eta familia ezagutu genituelako.
    -Geure arteko harremanak oso onak izan ziren, nire ustez gitxienez. Hasieran kostatzen zitzaigun haiekin hitz egiten hasteak, baina geroago, gure herria eta familia ezagutu zutenean gausak hobetu egin ziren. Dana ondo joan zen, baina harreman oso onak izaten hasi ginenean bertara heltzerakoan izan zen.
    -Hizkuntza aldetik... Hasieran kostatzen zitzaigun hitz egitea, hitz batzuk ez baitzituzten ulertzen, baina geroago, haiekin denbora txiki bat pasatu ostean bagenekien zer hitz ez zituzten ulertzen eta beste era baten azaltzen genizkien gausak.
     -Oso esperientzia ona iruditu zitzaidan eta nigatik berriro ere errepikatuko nuen bidai hau!
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario