miércoles, 24 de abril de 2013

Nire lehen trukaketa


p3210196

TRUKAKETA UNAI 

Niri gehien gustatu zaidan ekintza Baionara joatea zen, katedrala ikusi genuen eta jarraian  ordu bat geneukan herritik erosketak edo nahi genuena egiteko, erropa erosi nuen eta gerriko bat, ondoren Baionako fitxategira joan ginen, hori apur bat aspergarria izan zen, baina oso egun ona izan zen.Horren hostean Zornotzarantza etorri ginen. Egun horrek oso ondo pasatu nituen baina nire ustez denbora gehiago izan behar genuen ondo ezagutzeko eta gauza gehiago ikasteko, baina oso ondo egon dira igarotako momentuak.
Oso harreman onak egin genituen, Iparraldekoak oso jende ona zen Zornatzara etorri zirenean arratsaldean danak geratu ginen batera egoteko eta futbol partidu bat bota genuen Hegoaldekoak, Iparraldekoen kontra.
Iparraldera joan ginenean Kanbon igaro genuen egun osoa, arratsaldean ia guztiak batera egon ginen batera eta futbol partidu bat jokatu genuen eta gauean batzuk pizza bat jan genuen eta ondoren etxera joan ginen.
Hurrengo egunean baionara joan ginen eguna pasatzera joan ginen eta nahi zuena erosketak egin al zuen, ondoren zornotzarantza etorri ginen 

Nire harremana haiekaz ona izan zen facebook-ean gehitu didate eta hitz egiten dugu noizean behin.

Hizkuntza aldetik interesgarria izan  zen haien euskera nolakoa zen ikasi dugulako. Nire ustez oso euskera arraroa da baina haien hiztegia ikasi dut apur bat adibidez: oso esan beharrean biziki esaten dute eta esan esan beharrean erran esaten zuen.

Oso egun itzela izan ziren igarotakoak baina denbora gehiago izan behar dugu hurrengoan.

FrantziannFrantziannFrantziann                 



No hay comentarios:

Publicar un comentario