Asko gustatzen zait argazkiak ateratzea, saskibaloira jolastea eta lagunekin kalera irtetzea. Zornotza S.T.-n jolasten dut saskibaloira. Argazkiak ateratzeko gehienetan itsasoa dagoen lekuetara joaten naiz, bertako paisaia oso polita denez argazkiak oso ondo geratzen direlako. Oporretan herritik kanpora joatea ere oso gustuko dut, batez ere argazkiak ateratzeko. Nire saskibaloi talderik gogokoena Uxue Bilbao Basket da eta jokalaririk gogokoenak Rakovic eta Raul Lopez dira.
Arropa erostea, musika entzutea eta Athletic-eko partiduak ikustea ere asko gustatzen zait. Nire futbol jokalaririk gogokoenak Ander Herrera eta Ibai Gomez dira, musika talderik gogokoena Gatibu eta abeslaririk gogokoena Melendi. Melendiren gehien gustatzen zaidan abestia 'Tu jardin con enanitos' da.



.jpg)









