MATEMATIKAKO
OLINPIADAK
DBHko 2.mailako ikasle bik estatuko matematika olinpiadetan
parte hartzen dute. Olinpiada hauek lehenengo ikastetxean eta gero probintzia
eta erkidegoka garatzen dira. Honekin matematika bultzatu, galduz joan diren alde
ludikoa berreskuratu eta ikasleei matematikaren arlo ezberdinetako buruketak
ebazteko lana emanez pentsatzeko gaitasuna trebatzea lortu nahi da.
Gu bigarren mailan egon ginenean 2.D gelatik Joseba eta Alex
joan ziren olinpiada hauetara. Lehenengo fasera bakarrik heldu ziren, hala ere
oso esperientzia polita izan zela kontatu ziguten.
FIRST LEGO LEAGUE
Kirol giroan garatzen den nazioarteko robotika torneoa da,
10-16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dutena. Gure ikastetxeko
DBHko 8 ikasleko talde batek parte hartuko du.
Mundu guztiko taldeak urtero abentura berri batean
murgiltzen dira 8 astean zehar, ingeniari arloko kontzeptuak erabiliz sortutako
roboten bidez arazo errealak ebatzi beharko dituzte eta honez gain epaimahai baten
aurrean aurkeztu eta burutu beharko dute zientzi proiektua gaia zahartzaroa
izanik.
Euskadi mailako irabazleak Karmengo Ama ikastetxekoak izan
dira. Espero dugu Espainia mailan ere eurek izatea irabazleak, ANIMO!
SCRATCH
Scratch programa erabiliz, lehen hezkuntzako seigarren
mailako ikasleak diseinaketan eta programazioan aritzeko aukera izango dute.
Gu seigarren mailan egon ginenean, ez genuen hau egiteko
aukera eduki, aukeraren bat edukitzea gustatuko litzaiguke.



No hay comentarios:
Publicar un comentario