Iparraldekoekin egindako trukaketan oso ondo pasatu nuen.
Lehenengo egunean, martxoak 18an, Bilbora joan ginen. Hiria
bisitatu genuen eta oso ondo pasatu nuen. Guk, neskek, kanbokoekin bazkaldu
genuen pixka bat ezagutzeko, oso jatorrak ziren. Nire etxera etorri zena Katti
deitzen zen, ez zuen askorik hitz egiten baina oso atsegina zen.
Hurrengo egunean Gernikara joan ginen, han Gernikako arbola
eta beste hainbat gauza ikusi genituen. Arratsaldean Kanbokoak Kanbora itzuli
ziren, hurrengo egunean guri harrera egiteko.
Martxoaren 20an, Kanbora heldu bezain pronto euren eskola,
Errobi, erakutsi ziguten. Oso ondo zegoen. Gero parking batean jan genuen eta
arratsaldean herri kirolak egin genituen, oso egun ona igaro genuen. 19:00etan
Kattiren ama etorri zen gure bila eta etxera joan ginen. Etxe oso polita eta
handia zeukan.
Hurrengo egunean, Baionara joan ginen. Oso hiri polita da.
Goizean Baionako artxibategia ikusi genuen eta gero bazkaltzera joan ginen.
Kanpusaren ondoan bazkaldu genuen. Arratsaldean, katedrala ikusi eta gero
Baionatik zehar erosketak egitera joan ginen. Arratsaldeko 5etan, Kanbokokin
agurtu eta Zornotzara itzuli ginen. Pena handia eman zigun danoi oso ondo
pasatu genuelako eta euren lagun onak egin ginelako. Oso esperientzia polita
izan zen.


No hay comentarios:
Publicar un comentario