miércoles, 24 de abril de 2013

Kanboko trukaketa.


         CAMBO LES BAINS-EKO TRUKAKETA


imagen 019
Kanbokoek hona Martxoak 18 etorri ziren. Lehenengo egunean Bilbora joan ginen eta bertan plaza berria, Guggenheim museoa, zazpi kaleak... ikusi genituen. Bigarren egunean berriz; goizean, Gernikan egon ginen Euskal Herria museoa ikusten eta arratsaldea, Mundakan pasatu genuen.

Hurrengo egunean, Martxoak 20an, Kanbora abiatu ginen. Kanbon herria ikusten egon genuen eta Errobi ikastolara bueltatzean herri kirolak egin genituen. Arratsaldea rugby zelai batean emon genuen gure kideekin, futbolean jolasten, hitz egiten...Gaua gure kidearekin pasatu eta hurrengo egunean Baionara joan ginen eta bertan hiria ikusi, buelta bat emon eta artxibo historikoa ikustatu genuen.



p3210202    (Baionako argazki bat)


Hizkuntza aldetik askoz gehiago indartu dugula pentzatzen dut, denbora osoan euskeraz bakarrik hitz egin  behar genuelako. Hizkuntza landu eta beste euskalki (lapurtera) eta beste hizkuntza bat (frantzesa) ikasteko edo entzuteko aukera ere eman digu bidai hau egiteak. Eta nahiko interesgarria eta dibertigarria izan da.


Harremanak ezin hobeak izan direla pentzatzen dut, Kanbon igarotako egunak oso ondo pasatu ditugu, lagun asko egin ditugu. Esperientzia oso polita da baina oso laburra izan da niretzat eta egun gehiago iraun beharko zuela uste dut eta naiz eta denbora asko pasatu ondoren lagun batzuekin oraindik ere hitz egiten dugu. 
p3210193






No hay comentarios:

Publicar un comentario