-Udaletxea
Amorebieta-Etxanon hainbat
monumentu aurki ditzakegu. Zutik diraute zenbait eraikuntza aipagarrik:
-Andra Mari eliza:
Hirigunea barrukoen artean
garrantzia berezia dutenekoa bat Amorebietako Andra Mari eliza
dogu. Noiz eraikia den ez badakigu ere, 1441ean bazegoen, urte horretako
agirietan azaltzen bait da. Herreraren estiloko eliza honek lauko-zuzendun
barnea eta bost eleiz-sapai gurutzetu ditu, eta bi kapera bigarren tartearen
orma-bularren artean. Kanpoaldetik zortzi zurkaitzek eusten diote, teilatu
hegaletaraino heltzen diren orma-bularrez.
-Cancelada Jauregia:
Sabino Arana kalean dago,
Andra Mari elizaren ondoan, XIX. mendean neoklasiko estiloan eraikia, lau
solairutakoa. Diseinua apaingarri handirik gabekoa izanda ere, materialen
kalitatea ikusgarria egiten du.
-Harrison Etxea:
Leonardo Rucabadok Canuto Basterrarentzat
1910ean eraikitako ingeles estiloko bizitokia.Gaur egun hotel bat da.
Bernagoitia auzoko
monumentuak:
-Bernagoitiko
gotorretxeta:
XVI.
mendeko nekazal jauregitxo bat da. Harrizko hormak ditu, Sarrera nagusira
mandio batetik sartzen da, erdi-puntuko arkua. Hegoaldeko fatxadan erdi-puntuko
leiho ilara bat dago. Hutsune hauen azpian zurkaiztutako sarbide zabal bat
dago, gaur hormatuta dagoena.
Boroa auzoko monumentuak:
-Boroako San-Pedro baseliza:
Oraintsu
berriztatua; mendizaleek ondo ezagutzen dute bertatik abiatzen bait dira
Bizkargira. Oiz eta Belatxikieta ere ederto nabarmentzen dira auzo honetatik.
Etxano auzoko monumentuak:
-Etxanoko Andra Mari eliza:
XVI.
mendean harlanduz egina, Gotiko-Errenazimendu garaiko estiloan. Eleizak hiru sarrera ditu,
puntuerdikoak. Nagusia Egurrezko koruak osatzen du hirugarren tartea.
Igeltsozko arku baten gainean eraikia, egurrezko kalostradun esku-bandak
(XIX.mendekoa) inguratua. Dorreataria oinaldean goratzen da, harri mokorrez
egindakoa, oin karratukoa eta hiru gorputz edo zatiz inguratua. Behekaldekoak
arkupeak ditu, eta azkenengoan, hiru leihatila artean, kanpandorrea du.
Larrea auzoko monumentuak:
-Larreako Komentu eliza:
1712an
Juan de Larrea eta Teresa Undarra Juan-Andrearen aginduz eraikitako
Karmeldarren Komentua izan zen. Barrutik apaingarri askorik gabekoa da. Koska
handidun habe soilek eusten diote, eta haietatik eleiza-sapaiak gainditzen
dira. Mobleria gehienbat rococo estilokoa da.
-Larreako dorrea:
Iñigo
Nafarroako Erregek 887an eraikia, eta gerrate zibilean deuseztua. Eleiza ondoko
parke txiki batean dago Larreatarren Etxearen Harmarria, eta berori da geratzen
den aztarna bakarra.
-Lopez
Jauregia:
Estilo
neoklasikoko eraikuntza ederra, Lauko-
zuzeneko dorre handi bat du erantsita kubu itxurako eraikuntza honek,
apaingarri klasiko eta barrokoz jautzita dagoelarik.
San Antonio auzoko monumentuak
-San Migel dudeako baseliza:
Udalerriko
baselizen artean interesgarriena dugu. Harri mokorrez egina, lau kantoikoa eta
isurki biko egurrezko estalkiduna. Ezaugarri interesgarrienak: erromaniko
estiloko leihoak, eta sarrerak, bata Ebangelio aldean (puntu erdiko arkua) eta
bestea oinaldean (arruztai handiko arku puntaduna), Arkupeko zorua ere aipatzekoa
da, bertan, teilapean, errekaharriz egindako zenbait dibuju geometriko agertzen
direlarik.
HIRI ESKULTURA
Zornotzako hainbat lekutan eskulturak eta beste obra interesgarri batzuk ditugu.
Kalbario Gurutzea.
Izen bera daraman plazatxoan dago. Haren inskripzioak dioen legez, Benita Zelaietaren kontura eraiki zuten.
Urgozo iturria.
Bere garaian, ur-iturri garrantzitsua izan zen herrirako. Hiru aldiz lekualdatu dute, azkena biribilgunearen obrak direla-eta. Jatorrian, gaur egun Nagel-en eskultura dagoen lekuan zegoen.
Beste eskultura gehigarri batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario